Euskaraldia berotzeko solasaldi berezia egingo dute ostiralean
Eskualdeko zenbait literatura sortzailek solasaldia eskainiko dute Amaia KZn. Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da.
Aurtengo Euskaraldia berotzen jarraitzeko solasaldi berezia antolatu du Irungo lantaldeak. Bidasoko hainbat literatura sortzailerekin biltzeko aukera izango da ostiral honetan (hilak 30) Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan. Jorge Gimenez moderatzaile gisa ariko da, eta Pello Otxoteko, Maite Darceles eta Ainara Maiak hartuko dute hitza. Haien lehen esperientziez eta literaturgintza nolako egoeran dagoen aztertuko dute. 19:00etan hasiko dute saioa.
Egungo osasun egoera dela eta, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, edukiera mugatua izango baita. Izena emateko, helbide honetara idatzi edo 647 975 885 telefono zenbakira deitu beharko da.