Ostiralean bukatuko da kultur arloko diru-laguntzak eskatzeko epea
Hilaren 30a izango dela eskaria aurkezteko azken eguna gogoratu du Hondarribiko Udalak. Denera, kultu jarduerak diruz laguntzeko 42.000 euroko diru-saila aurreikusi dute.
Hilaren 30ean, ostiralarekin, itxiko du Hondarribiko Udalak Kultur departamentuko diru-laguntzak eskatzeko epea. Denera, 42.000 euroko diru-saila banatu ahal izango du Kultur arloak eskatzaileen artean.
Udalak gogorarazi duenez, “hondarribiarren onurarako kultur jarduerak antolatzen dituzten irabazi helbururik gabeko, eta Hondarribian errotatutako pertsona eta entitateek” eska dezakete diru-laguntza, eta “ohiko eta ezohiko jarduerak sartzen dira deialdian”.
Xehetasun guztiak Hondarribiko Udalaren webgunean aurki daitezke.