Aldundiaren eskariari jarraituz, futbol partidak atzeratu dituzte
Hondarribia Futbol Elkarteak jakinarazi duenez, bi jardunaldi atzeratzeko erabakia hartu du Gipuzkoako Futbol Federazioak.
Osasun larrialdi egoeraren aurrean Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako eskaria jarraitzea erabaki du Gipuzkoako Futbol Federazioak. Hala, lurraldeko klubek, tartean, Hondarribia Futbol Elkarteak, bi jardunaldi atzeratzeko konpromisoa hartu dute.
Semaforo gorrian dauden Gipuzkoako udalerriei, Nafarroako itxiera perimetrala gehitu behar zaiola dio komunikatuak, eta beraz, “pertsonen osasuna babesteko eta zuhurtzia irizpideak jarraituz” hartu duela federazioak erabakia azaltzen du testuak. Aurrerantzean izurriaren bilakaeraren menpe egongo direla futbol liga ezberdinak erantsi du bukaeran antolakuntzak.
Bertan irakur daiteke Gipuzkoako Futbol Federazioaren komunikatua bere osotasunean.