Erroibidek, bitik bi
Denboraldiko bigarren garaipena eskuratu dute irundarrek asteburuan. 57-45 gailendu dira, Easo Tordowine talderen aurka.
Bi partida, bi garaipen. Denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du asteburu honetan Erroibide saskibaloi taldeak etxean. 57-45 gailendu zaio Easo Tordowine taldeari. Garaipenarekin, sailkapeneko lehen postua eskuratu dute irundarrek.
Lehen partidan bezala, defentsa trebea dutela erakutsi dute asteburuan, gakoetako bat hori izan da. Halere, saskiratze datuetan oraindik aurrera pausu bat eman nahi dute jokalariek, hori hobetzea izango dute helburu datozen neurketetan.
Hurrengo partida, koronabirusak uzten badu noski, azaroaren 7an izango du Erroibidek, Galdakaon, Ibaizabal taldearen aurka lehiatuko dira. Aurreko denboraldian irundarrak bi bider gailendu zituen talde bakarra izan zen. Beraz, partida bizia aurreikusi daiteke.