Tasa eta zergak izozteko proposamena eramango du udal gobernuak udalbatzara
Miguel Angel Paez Ogasun ordezkariak azaldu duenez, COVID-19ak eragindako egoera dela eta, ez dute aurreikusi tasa eta zergarik igotzea.
Irungo udal gobernuak jakinarazi berri duenez, udalbatzara eramango dute tasa eta zergen izozketaren proposamena. Miguel Angel Paez Ogasun ordezkariak azaldu duenez, COVID-19ak eragindako egoera dela eta, ez dute aurreikusi tasa eta zergarik igotzea. «Irundarrei presio fiskala ez igotzeko unea da», esan du ordezkariak.
Hala, proposamen berri honetan %25etik %5oera igoko dute jarduera ekonomikoen gaineko zergaren hobaria. Zentzu honetan, bi hobari erantsi dituzte: %5oerainoko bat edonolako jarduera hasten dutenentzat eta 5 urtez zergak ordaintzen dituztenentzat. Bestalde, %50eko hobaria eskainiko dute kuotan 2020ko emaitzak negatiboak izaten badira.