Santu Guztien Egunerako neurri bereziak hartuko dituzte Blaian
Bisitak aurreratzeko deia egin dute, azaroaren 1ean jende pilaketa handiak ekiditeko asmoz. Hiru gune bereizi dituzte sarrerak eta irteerak seguruak izan daitezen.
Blaia hilerriko iturrien arabera, neurri bereziak hartuko dituzte egunotan azaroaren 1eko (igandea da) Santu Guztien Egunaren harira. Bisitak aurreratzeko deia egin diete irundarrei, azken unera arte ez uzteko, jende pilaketa handiak ekiditeko.
Era berean, osasun neurri zorrotzak betetzeko asmoz, hiru gune bereiziko dituzte hilerrirako sarrerak eta irteerak modu bereizian egin ahal izateko. Honakoak izango dira: lurpeko nitxoak, gune zaharra ( Jesus, San José, Santiago, etab.) eta gune berria ( Lehenengo, bigarren, hirugarren, etab.)