Datorren ostiralean banatuko du Jaizkibelek Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria
Hendaiako Danborradak jasoko du seigarren berdintasun saria, Itsas Etxea auditoriumean, 19:00etan hasiko den ekitaldian.
Hondarribia Berdintasunaren Hiria sari banaketa hilaren 30ean, ostiralarekin, egingo du Jaizkibel konpainiak. Itsas Etxea auditoriumean gauzatuko da ekitaldia, 19:00etan abiatuta. Osasun egoerak lekuak murriztera behartuta, gonbidapena ezinbestekoa izango dela jakinarazi du konpainia parekideak, eta horiek Arma Plaza informazio gunean eska daitezkeela gaineratu du.
Hendaiako Danborradak jasoko du seigarren berdintasun saria: «Parekidea izan da hasieratik; herritarren arteko berdintasuna bermatu du; eta edozein bazterkeriaren aurrean debekuak jarri ditu».
Horrez gain, zabaldutako informazioaren arabera, “asko dira gizonen eta emakumeen eskubide berdintasunaren alde lan giten dutenak, eta horeitako batzuk omendu nahi ditugu ekitaldi horretan”. Hortaz, herritarrak parte hartzera eta “saria jasoko dutenak txalotzera” deitu ditu talde parekideak.