Euskal presoek jasotako sostengua bermatzeko kanpaina berria abian
Bilera "garrantzitsua" dela-eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Hilaren 22rako finkatu dute hitzordua, Muaran, 19:30ean.
Euskal presoek jasotako sostengua bermatuta egon dadin, kanpaina berria martxan jarri nahi du Hondarribiko elkartasun taldeak. Horren berri emateko asmoz, bilerara deitu ditu herritarrak hilaren 22an, ostegunarekin, Muara elkartean, 19:30ean.
Bilera “garrantzitsua” dela adierazi dute taldekideek, eta “horretarako denon laguntza eta inplikazioa lortzea oso inportantea litzateke”. Izan ere, koronabirusak eragindako osasun eta ekonomia krisiaren ondorioz, euskal presoen egoera “zaildu” egin dela dio taldeak, eta “horixe da kanpaina hau abian jarri nahi izatearen arrazoia, euskal preso politikoek jasotzen duten sostengua bermatzea”.