Mugikortasun ordenantza osatzeko kontsulta, ostegunera arte zabalik
Hilaren 24an itxiko du udalak ekarpenak egiteko abiatutako kontsulta publikoa.
Mugikortasun iraunkorra arautuko duen udal ordenantza osatzeko kontsulta publikoa abiatu zuen Hondarribiko Udalak hilaren 13an. Gogorarazi duenez, ordea, hilaren 21ean ostegunarekin bukatutzat emango dute ekarpenak egiteko epea. Hondarribiko Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Plana (HMIP) garatzeko tresna izango da udal ordenantza.