Iñigo Manrique, PP taldeko zinegotzi berria
Muriel Larrea ordezkatuko du Manriquek. 52 urte ditu eta Zuzenbidean lizentziatua da.
Gaur bertan izendatu dute Iñigo Manrique Cia irundarra Irungo PPko zinegotzi gisa. Muriel Larrea ordezkatuko du Manriquek.
52 urte ditu zinegotzi berriak. Zuzenbidea ikasi zuen, eta aurreko udal hauteskundeetan zerrendako bigarren hautagaia izan zen. Orain arte aholkularitza lanak egin ditu taldean. «Niretzako ohorea da niri hiriko zinegotzi izatea, irundarren arazoen berri izatea, haien kezkak lehen eskutik ezagutzea eta haien bizitza hobetzeko horiei irtenbide ematea», esan du zinegotzi berriak.