Hogei isun espediente baino gehiago zabaldu ditu Udaltzaingoak azken astean
Osasun neurriak ez errespetatzeagatik 24 isun espediente zabaldu dituzte aste honetan. Gehienak musukoa ez eramateagatik izan dira.
Hilaren 12tik (astelehena zen) igandera (hilak 18) bitarte, 24 zigor espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, osasun neurriak ez betetzeagatik. Gehienak (19 guztira) musukoa ez eramateagatik izan dira. Beste bat distantziak ez errespetatzeagatik zabaldu dituztela zehaztu du udalak, eta gainerako lauak ordutegi eta edukiera neurriak ez errespetatzeagatik.
Era berean, udalak nabarmendu nahi izan du joan den larunbatean Meaka auzoko festa klandestinoan hiriko udaltzainek egindako lana.