COVID-19agatik 68 positibo azken hiru egunetan
Ostiralean Irunen zenbatutako kasu kopurua oso handia izan zen, 30 positibo hauteman zituzten denera.
Bidasoko 65 lagun izan dira positibo COVID-19a hautemateko PCR probetan ostiraletik atzo gauerdira arte. Kezkagarriak dira datuak eta Gipuzkoan dagoeneko hamalau udalerri dira gorriz markatu dituztenak osasun agintariek. 100.000 biztanleko hamalau egunean 500 kasutik gora dituzten herriak hartzen dituzte aintzat gorriz markatzeko, 5.000 biztanletik gorako herriak hartzen dituzte kontuan. Laranja eta horiz markatuta daude Irun eta Hondarribia, hurrenez hurren.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 7.838 PCR test egin zituzten herenegun, eta horietatik 657 izan dira positiboak, %8,4.
Bidasoan azken orduetan COVID-19arekin kutsatutakoen kopururik handiena Irunen atzeman dute; hiru egunean, beste 55 kasu zenbatu dituzte, (30 ostiralean, 13 larunbatean eta 12 atzo); Hondarribian, berriz, 13 zenbatu dituzte ( 5 ostiralean, eta launa larunbatean eta igandean).
Osasun Sailaren azken hiru egunetako datuak dituen txostena, hemen kontsulta daiteke.