BATeko Irune Muguruza, 18 urte azpikoen Espainiako txapeldunorde
400 metro hesietan bigarren postua eskuratu du irundarrak, Tarragonan jokatutako 18 urte azpikoen Espainiako Txapelketan.
Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) Irune Muguruza gaztea Euskadiko txapelketan erakutsitakoa berretsi du (urrezkoa eta denboraldiko marka pertsonalik onena eskuratu zuen) asteburu honetan Tarragonan, 18 urte azpikoen Espainiako Txapelketan. Zilarrezko domina eskuratu du 400 metro hesietan, beraz, txapeldunorde tituluarekin itzuli da Irunera.
1.01,81-ko markarekin eskuratu du bigarren postua, finalean lasterketa oso estua jokatu ostean. Marka honekin urteko marka pertsonala gainditzea lortu du. Helmugara lehena iristen Belen Garcia Arias izan zen, eta irundarraren atzetik Marina Perez Ramos.
Domina bat gehiago
Muguruza Tarragonan lehiatzen ari zen bitartean, BATeko 16 urte azpiko hamar kirolarik Euskadiko Txapelketa jokatu dute Gasteizen. Nabarmentzekoa izan da Leire Bollainek diskoko jaurtiketan eskuratutako brontzezko domina, 19,41 metroko markarekin.