40 bat lagun isundu dituzte asteburuan Irunen, festa klandestino bat egiteagatik
Meaka auzoan izan zen festa klandestinoa, perretxiko hazitegi zahar batean.
Herritar talde bat isundu ditu Ertzaintzak eta Udaltzaingoak asteburuan Irunen, festa klandestino bat antolatzea leporatuta. Meaka auzoan 40 bat lagun aurkitu zituzten larunbat gauean agenteek, perretxiko hazitegi zahar batean zehazki.
Guztiek jaso dute isuna eta horrez gain, drogak eramateagatik beste bost zigor espediente zabaldu dituzte. Beste bi laguni (desobedientziagatik bat eta bestea erresistentziagatik) ere zigor espediente bana zabaldu diete. Musika ekipoak konfiskatu zituzten agenteek, eta kanpoan zeuden autoak immobilizatu.