Zine mutuak Kabigorri hartuko du larunbatean
Josetxo Fernandez de Ortega pianistak musika jarriko die 'Sherlock Holmes modernoa' eta 'Kirikitarrak, akrobata japoniarrak' filmei. Gonbidapena eskuratu beharko da bertaratzeko.
Larunbaterako (hilak 17) plan berezia antolatu du Irungo Kabigorri ateneoak. Zine mutu saioa eskainiko dute 19:30etik aurrera, bi proiekziorekin. Kirikitarrak, akrobata japoniarrak (1907) eta Sherlock Holmes modernoa (1924) filmak ikusgai izango dira. Josetxo Fernandez de Ortega piano jotzaileak jarriko die musika filmei, zuzenean.
Bertaratzeko gonbidapena eskuratu beharko da, gaurtik larunbatera bitarte, Kabigorrin bertan. Edukiera mugatua izango da, beraz, adin egon daitezela interesdunak.
Fernandez de Ortegak, piano ikasketak amaitu ondoren, Ganbara folk taldean parte hartu zuen; aldi berean, Donostiako Altxerri Arte Galeriako pianista ofiziala izan zen. 1995ean, Donostiako Antzoki Zaharrean, Yakov Protazanoven Aelita (1924) film mutu bat lagundu zuen pianoan lehenengoz. Une horretatik aurrera, zeregin horretan espezializatu zen.
Ondorengoa da ikus-entzunezkoen laburpena:
Sherlock Holmes modernoa: Proiekziogile eta denetarako arduradun bat (Buster Keaton) neska gazte batekin maiteminduta dago (Kathyn McGuire). Mutikoak detektibe handi bat izatearekin amesten du. Zinemako lana amaitzean, neskaren etxera joaten da, baina beste batek gorteiatzen duela ikusten du. Neskak bere alde egingo duela dirudienean, lapurreta leporatzen diote faltsuki, bere ikerketek ez diote ezertarako balio eta etxetik kanporatzen dute. Burumakur itzultzen da bere proiekzio-kabinara eta funtzioa hasten du, berehala lo geratzen da…
Kirikitarrak, japoniar akrobatak: Japoniako 11 pertsonaz osatutako gimnasta troupeak gimnasia ariketa bikainak egiten ditu. Zuri-beltzeko film laburra da eta, ondoren, koloreztatuta dago. Berehala ohartu gara erabilitako trikimailuaz.
Se