[Bideoa] Gran Sol Tokyo, Hondarribiko establezimenduaren apustu berria
"Gran Sol, Hondarribia, Euskal Herria eta pintxoak" Japoniako hiriburura eraman ditu bertako taberna-jatetxe mitikoak.
Gran Sol Tokyo da Hondarribiko establezimendu mitikoaren azken proiektua. Hala jakinarazi dute gaurkoan taberna-jatetxeko arduradunek Japoniako hiriburuko egoitzaren irekierarekin bat eginez: “Gran Sol, Hondarribia, Euskal Herria eta pintxoak Tokion daude dagoeneko. Euskal gastronomiaren benetako formularen isla eskainiko duen Japoniako lehen taberna”.
Hondarribiko Gran Solen dastatu daitezkeen pintxoak ere Japoniaraino eraman ditu establezimenduak, baita “pintxoen filosofia, eta sarien zein garaikurren kopiak” ere. Hortaz, Nekane Muñoz kudedatzaileak eta Mika Pop sukaldariak nabarmendu dutenez, “taberna berriak Gran Solen antza dauka”.
Era berean, apustu berria “World Liquor Importers Inc. taldeko Hisashi Imazato presidentearekin aurrera eramandako elkarlanaren emaitza” dela argitu dute. Hiriburuko Shibuya auzoko Miyashita Park negozioen eta merkataritzaren bihotzean zabaldu du Gran Solek establezimendu berria.
Proiektua ezagutarazteko plazaratutako bideo da honakoa: