COVID-19agatik 22 infektatu gehiago Irunen
Azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko kutsatuen indizea, berriz, Hondarribian gora joan da eta Irunen beheraldia izan du.
COVID-19 positiboen gorakada atzo Bidasoan. Irunen 22 kasu berri atzeman zituzten, eta bi Hondarribian. Bidasoan 24 denera, beraz. Horrek aldaketak eragin ditu kutsatuen indizean.
Behean, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko kutsatze indizeen berri jakin daiteke (atzoko datua da):
- Irun: 267,12 (asteartean, 283,81).
- Hondarribia: 218,49 (asteartean, 247,98).
- Gipuzkoako batez bestekoa: 354,71
Osasun Sailak datu horiek eta beste asko gaur eman ditu, txosten bidez. Beheko estekan klik eginda lor daiteke agiri hori.