Mugikortasun ordenantza osatzeko kontsulta publikoa abiatu du udalak
Herritarrek hilaren 22ra arte egin ahal izango dituzte ekarpenak. Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Plana garatzeko tresna izango dela adierazi du Silanesek.
Mugikortasun iraunkorraren gaineko udal ordenantza osatzeko kontsulta publikoa abiatu du Hondarribiko Udalak. Hala jakinarazi du gaur Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak, eta zehaztu duenez, Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Plana (HMIP) garatzeko nahitaezko tresna da ordenantza berria.
Ildo horretan, lehen urratsa egitea erabaki du udalak. Legediak dioenez, lehenik eta behin herritarren ekarpenak jasotzea ezinbestekoa da, eta beraz, hondarribiarren iradokizunak biltzeko kontsulta abian jarri du udalak haren webgunean. Bertan kontsulta daiteke informazioa eta ekarpenak egiteko orria. Hilaren 22ra arte egongo da zabalik iradokizunentzako epea.