Datorren ostiralean arituko dira aurrez aurre bi bikoteak.

Jostaldi pilotalekuak Hondarribiko Grand Slam txapelketaren finalaurrekoak hartu zituen atzo. 200 ikusle eta giro paregabearekin jokatu zituzten partida guztiak, eta azkenean Beaskoetxea-Lopez eta Goikoetxea-Irastorza bikoteak izan ziren irabazleak. Datorren ostiralean arituko dira aurrez aurre bi bikoteak.
Partida, Jai Alai Tourrerako puntuagarria da. Atzoko partidak gaur ikus daitezke 12:00etatik aurrera ETB4n.