Kultur departamentuko diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak
42.000 euroko diru-saila prestatu du udalak Hondarribian errotutako norbanako, elkarte eta taldeek aurrera eramandako jarduerak diruz laguntzeko.
Hondarribiko Udaleko Kultur departamentuko diru-laguntzak eskatzeko epea gaurtik urriaren 30era bitartean egongo da zabalik. Hala eman du aditzera Txomin Sagarzazu alkateak, eta esan duenez, 42.000 euroko diru saila prest dauka udalak horretarako.
Hondarribian errotutako norbanako, talde eta elkarteei bideratutako diru-laguntzak dira eska daitezkeenak. “Hondarribiarren onurarako kultur jarduerak antolatzen dituzten irabazi asmorik gabeko pertsona eta entitateei” zuzenduta dago diru partida, Sagarzazuk esplikatu duenez.
Eskaera burutzeko interesa dutenek bertan kontsulta ditzakete oinarriak, informazioa eta eskaera bideak.