Bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak, erasoa eta lapurreta leporatuta
Pinudi kalean izan zen erasoa eta lapurreta. 48 eta 38 urteko bi gizon atxilotu dituzte.
Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen larunbat gauean (hilak 3) Irunen, kalean herritar bat jotzea eta hari lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuek 48 eta 38 urte dituzte.
Pinudi kalean izan zen lapurreta. Biktimaren arabera, bi gizon gerturatu zitzaizkion, eta batek lurrera botatzen ari zen bitartean, bestea gauza pertsonalak lapurtzen hasi zen. Lekuko bat iritsi zenean alde egin zuten atxilotutako bi gizonek.
Larunbatean bertan atxilotu zituzten, eta polizia egoitzara eraman. Ondoren, epailearen esku utzi zuten.