Argitu tailerra, asteartean
Izena emateko azken eguna astelehena, hilak 5, 12:00etan da.
Energia Argitu programaren barruan tailerra egingo dute asteartean Irunen Irungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Hidraulikoen departamenduak antolatuta. Zure etxerako berritze efizientea: aurreztu dirua eta osasuna lelopean Palmera Montero gunean egingo dute tailerra 18:30ean, eta aforoa mugatua denez izena eman behar da aurretik. Horretarako udalaren web orrialdera jo behar dute interesdunek. Izena emateko azken eguna astelehena, hilak 5, 12:00etan da.