Urriko kultur agenda plazaratu du udalak
Koronabirusak eragindako osasun larrialdi egoerari egokitutako agenda argitaratu du udalak. Hamaika ekitaldi eta jarduerek osatzen dute urriko plangintza.
Urriari dagokion kultur agenda ezagutarazi berri du Hondarribiko Udalak. Musika, antzerkia, zesta punta jaialdia eta beste hamaika ekitaldik osatzen dute hil honetarako aurreikusitako plangintza. Jarduera guztiak osasun larrialdiak exijitutako neurrietara egokituak izan dira. Bertan kontsultatu daiteke urriko kultur agenda bere osotasunean.