Santiagotarrak-eko Naroa Zubimendi, Europako laugarren
Europako infantilen banku higikorreko modalitatean eskuratu du laugarren postua, Belgraden (Serbia) jokatutako txapelketan.
Pasa den asteburuan Europako jubenilen Txapelketan lehiatu da Santiagotarrak taldeko Naroa Zubimendi, emaitza onekin gainera. Banku higikorra proban aritu da Belgraden (Serbia), laugarren postua eskuratuz. Haien aurretik Errumania, Frantzia eta Turkia selekzioak sailkatu dira.
Estropada lehiatua izan zen. Finalean hirugarren postuan sailkatzea lortu zuen lehen 1.000 metroetan, baina azkenean laugarren postuan amaitu zuen lehiaketa.
Era berean, asteburu honetan ere ekin diote Santiagotarrak-eko banku higikorreko taldekoek lehiari, Legutiarron jokatutako Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketarekin. Taldeko 44 kirolari lehiatu dira, 18 ontzitan banatuta. Honakoak dira bidasoarren emaitzak:
- Elaia Saenzek lehen postua eskuratu du emakumezkoen skiff infantil kategorian.
- Beñat Fernandez, Jokin Antunez, Julen Villafranca eta Luken Sorozabalek laugarren postuan amaitu dute lehiaketa, scull infantil modalitatean.
- Amaiur Etxeberria, Maialen Alkorta, Helne Sagarzazu eta Ainhoa Zapiainek ere laugarren postuan amaitu dute txapelketa, emakumezkoen scull absolutuan.
- Helene Sagarzazuk urrezko domina eskuratu du emakumezkoen skiff jubenilean.