Igandean emango diote amaiera aurtengo Girabirari, Mendibil parkean
Poesia eta musika uztartuko ditu La fantastica banda taldeak. Sarrerak emanaldia hasi baino 50 minutu lehenago eskuratu beharko dira, parkean bertan.
Igande honetan (hilak 4) emango diote amaiera aurtengo Girabira programari, laugarren emanaldiarekin. Mendibil parkeak jasoko du azkenekoa, 12:30ean, Txikimusika titulupean. La fantastica banda taldeak kontzertu berezia eskainiko du; musikaz gain, poesia izango da nagusi, Gloria Fuertes poetaren lanetan oinarritu baitira ikuskizuna prestatzeko.
Sarrerak emanaldia hasi baino 50 minutu lehenago eskuratu beharko dira, Mendibil parkean bertan. Nola ez, osasun neurri zorrotzak ezarriko dituzte.