Berriro Europako Bikaintasunaren Zigilua eskuratzeko inkesta bat egingo diete irundarrei
2018an eskuratutako zigilua berritzeko asmoa du udalak. Horretarako, hamabi galdera egingo dizkiete hiriko 382 laguni, telefono bidez.
Berriro Bikaintasunaren Europako Zigilua eskuratzeko inkesta bat egingo du Irungo Udalak herritarren artean. 2018an eskuratu zuen zigilua, eta orain berritzeko pausua emango dute. Horretarako, hamabi galdera egingo dizkiete irundarrei, 0tik 4ra bitarte baloratzekoak. Orotara, 382 adineko lagun elkarrizketatuko dituzte, aukeraketa modu aleatorioan egin ostean. Bestalde, erantzuteko interesa duten guztiek esteka honetara jo dezakete, galdera guztiak erantzun ahal izateko.
Honako oinarriak baloratuko dituzte herritarrek: gardentasuna, partaidetza, jarrera etikoa, efikazia eta efizientzia, ekonomia kudeaketa osasuntsua, berrikuntza, berdintasuna, giza eskubideak eta aniztasuna, besteak beste.