Osasun neurriekin lotutako hogei bat espediente zabaldu dituzte astebetean
Gehienak musukoa ez erabiltzegatik edo modu desegokian eramategatik zabaldu dituzte.
Astebetean beste hogei zigor espediente inguru zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen osasun neurriak ez errespetatzeagatik, gaur udalak emandako azken datuen arabera. Igandetik (hikak 21) igandera (hilak 27) bitarte zenbatu dituzte.
Isun gehienak musukoa ez erabiltzeagatik edo modu desegokian eramateagatik zabaldu dituzte. Beste espediente bat kale zurruta egiteagatik zabaldu diete gazte kuadrilla bati eta ezarritako ordutegian ez ixtegatik taberna bat ere isundu dute.