Nazioarteko zubian errehabilitazio lanak egingo ditu Adif-ek
Obrarako ia milioi eta erdi euroko inbertsioa egingo dute. 10 hilabetean amaitzea aurreikusi du Adif-ek.
Irun eta Hendaia trenbidez lotzen dituen Nazioarteko zubia errehabilitatzeko zenbait lan egingo ditu Adif-ek. Egitura hobetzeaz gain, historikoki balio handia duen pieza mantentzeko lanak egitea da asmoa. Horretarako, 1.478.195,80 euroko inbertsioa egingo dute, eta 10 hilabetean amaitzea aurreikusi dute.
Azken hamarkadetan zubiak jasandako kalteak konponduko dituzte: zimenduetatik hasiko dira estruktura hobetzen eta erraietan amaituko dituzte lanak. Estrukturak 136,13 metroko luzera du, eta 1860ko hamarkadan eraiki zuten.