Mugikortasun ordenantza hizpide izango dute etzi, udaletxean
Mugikortasun Mahaiak bilera egingo du asteazkenean, mugikortasun udal ordenantzaren zirriborroaren gaineko ekarpenak eta zalantzak aurkezteko xedearekin.
Mugikortasun Mahaia etzi bilduko dela jakinarazi du gaur Hondarribiko Udalak. Uztaila bukaeran aurkeztutako mugikortasun udal ordenantzaren zirriborroari ekarpenak egitea edota zalantzak eta galderak mahaigaineratzea izango da hitzorduaren helburu nagusia. Arratsaldeko 18:30ean finkatu dute bilkura, udaletxeko areto nagusian.
Udaletik gogorarazi dutenez, elkarte bakoitzeko ordezkari batek parte hartu ahalko du bileran, eta musukoaren erabilera derrigorrezkoa izango da. Horrez gain, edozeinek proposamenak helarazi ditzakeeela erantsi du.