Ertzaintzak eta suhiltzaileek emakume bat erreskatatu dute Higer inguruan
Atzo arratsaldeko 17:00ak inguruan jaso zuten Bidasoko suhiltzaileek desagertutako emakumearen gaineko abisua. Ertzaintzarekin elkarlanean aurkitu zuten azkenean emakumea.
Desagertutako emakume bat erreskatatu behar izan zuten atzo Higer inguruko Talaia bidean, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate taldeak sare sozialetan jakinarazi duenez. Arratsaldeko 17:00ak inguruan Bidasoko suhiltzaileek desagertutako emakume baten gaineko abisua jaso ondoren aktibatu zuten bilaketa dispositiboa. Suhiltzaileak, Ertzaintzaren erreskate taldea, eta Hondarribiko Udaltzaingoa zein Gurutze Gorria elkarlanean aritu ziren.
Zabaldutako informazioaren arabera, Talaia bideko itsalabarretan aurkitu zuten emakumea, sarbide konplikatua duen arroketan. Dispositibo zabalari esker, hala ere, emakumea aurkitu eta anda batean anbulantziara arte lekualdatzea lortu zuten. Donostia ospitalera eraman zuten azkenean emakumea. Iluntzera arte luzatu ziren erreskate lanak.