Asteburuan COVID-19agatik 21 gaixo gehiago Bidasoan
Horietatik gehienak irundarrak dira, hemezortzi. Hondarribian, atzo, ez zen kasu berririk izan. Aurreko asteburuan 29 izan ziren kutsatutakoak.
Asteburuan COVID-19agatik infektatu diren herritarren kopuruak gora egin du beste behin Bidasoan. Irunen ostiraletik igandera 18 kasu gehiago atzeman dituzte, eta hiru Hondarribian (atzo, igandea, zero). Edonola ere, aurreko asteburuarekin alderatuta (hilaren 18tik 20rakoa), behera egin dute datuek: 29 infektatutan hazi zen erien zerrenda orduko hartan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur zabaldu du azken datu horiekin txostena. Horren berri izateko, egin klik beheko estekan: