Hamabi positibo gehiago Bidasoan
Hamabi positibo gehiago Bidasoan, atzo Osasun Sailak jasotako datuen arabera. Horietatik zortzi Irunen atzeman zituzten, beste laurak Hondarribian.
COVID-19agatik atzo Bidasoan kutsatu zirenen kopurua 12koa izan zen atzo (asteazkena). Irunen zortzi kasu jaso zituzten, lau Hondarribian.
Komeni da begiratzea, ordea, azken zazpi egunetako kutsatze tasa. Ondoko datuen esanahia honakoa da: Bidasoko herrietan, azken zazpi egunetan 100.000 biztanleko izan diren kutsatuen tasa. Noski, Bidasoan ez da 100.000 biztanle dituen herririk; herri guztien datuen konparazioa egiteko erabiltzen den aldagaia da biztanle kopuru horrena.
- Irun: 123,54 kutsatu 100.000 biztanleko azken zazpi egunetan.
- Hondarribia: 94,47.
- Gipuzkoako batezbestekoa: 158,53.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur zabaldu du atzoko eta aurreko egunetako datuak biltzen duen txostena. Ondoko estekatik jaitsi daiteke osotasunean.