Kroaziara, hiru goleko abantailarekin
RK Nexe talde kroaziarra gainditu zuen atzo Bidasoak Artalekun, EHF European League-ko bigarren kanporaketako joaneko partidan. Datorren asteartean jokatuko dute itzuliko neurketa.
RK Nexe talde kroaziarra gainditzea lortu zuen atzo Bidasoa eskubaloi taldeak, EHF European League-ko bigarren kanporaketan, joaneko partidan. Asobalen bezalaxe, taldea egoera onean dagoela erakutsi zuten jokalariek atzo ere bai. Amaierako 30-27 markagailuarekin, hiru goleko abantailarekin iritsiko dira irundarrak itzuliko partidara, Kroazian jokatuko dutena.
Hasieratik, neurketa berdindua izan zen, Cuetara entrenatzaileak abisatu bezala, aurkari gogor eta zail baten aurka aritu ziren. Zelaian, beste behin ere Kauldi Odriozola izan zen partidako izarretako bat, sei gol eskuratu zituen, Dan-Emil Racoteak bezalaxe.
Itzuliko partida datorren asteartean (hilak 29) jokatuko dute, Kroazian, 20:45an.
Fitxa teknikoa:
30 – Bidasoa Irun (14+16). Ledo (1 gol), Crowley (4), Racotea (6), Kauldi (6), Aginagalde, Da Silva, Bartok (3), Sierra, Cavero (1 p.), Zabala, Serrano (1), Salinas (3), De la Salud (2), Azkue (3), Tesoriere, Bonanno.