CBAko tailerrak, bueltan

2020-2021 ikasturteari begira jarri dira, eta azken urteotan eskainitako tailer berberak egingo dituzte aurten, ezohiko moduan noski.

CBA Kultur Gunea izango da bisita gidatuen lehen geltokietako bat.

2020-2021 ikasturterako tailer mordoa antolatu ditu CBA Udal Liburutegiak. Matrikulatzeko epea zabaldu dutela jakinarazi berri dute, eta aste honetan (igandera bitarte) egin beharko dira, esteka honetan edo 943 505 421 telefono zenbakira deituta.

CluBA, munduko emakumeen literatura, Irakurle Txokoa, Irun book club, idazketa sortzailea, poesia tailerrak, Amiguinglish… Azken urteotan ohiko bilakatu diren tailerrak eskainiko dituzte aurten. Hori bai, segurtasun neurri zorrotzak hartuko dituztela zehaztu dute CBAko iturriek.

Izen emateen ostean, zozketa bidez plazak zehaztuko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.