Seitik sei
Atzo denboraldiko hirugarren (jarraian) garaipena eskuratu zuen Bidasoa eskubaloi taldeak etxean, Bada Huesca taldea erraz gailendu ostean. 27-21 izan zen amaierako emaitza.
Hirutik hiru. Primeran hasi du Asobal Liga Bidasoa eskubaloi taldeak. Atzo denboraldiko hirugarren (jarraian) garaipena eskuratu zuen talde irundarrak, Bada Huesca taldea erraz gailendu ostean. 27-21 izan zen amaierako emaitza.
Hasieratik kolore horia izan zuen neurketak, ia partida osoan gailendu ziren irundarrak. Lehen ordu laurdenean jada 5 goleko abantaila eskuratu zuten eta ia partida osoan zehar bost goleko abantaila berbera hori mantentzea lortu zuten. Nabarmentzekoa izan zen Iñaki Caveroren partida, sei gol eskuratu baitzuten denbora luzez kantxa zapaldu gabe pasatu ostean. Azkue ere fin aritu zen atzokoan (4 gol).
Garaipen honekin, seitik sei puntu eskuratu ditu Bidasoak (etxetik kanpo ere bi partida irabazi ditu). Asobal ligako hurrengo hitzordua Logroñon izango du talde irundarrak, asteburuan. Aurretik, EHF European League helduko da, bihar (asteartea). RK Nexe-ren aurka ariko dira, Artalekun, 20:15ean.
Fitxa teknikoa: Bidasoa Irun (17+10). Sierra (14 geldialdi, 2 pen.), Cavero (6, 2 pen.), Racotea (1), Zabala (1), Aginagalde (1), Salinas (2), Azkue (4); Ledo (1 parada, 1 pen.), Crowley (3), Gey (1, 1 pen.), Kauldi (3), Serrano (1), De la Salud, (3, 2 pen.), Tesoriere, Da Silva y Bonanno (1).