Emaitza eta sentsazio onekin itzuli dira BATeko kirolariak Ordiziatik
Asteburu oparoa izan dute BATeko kirolariek. Prestaketa jardunaldia izan arren, datozen asteotako lehiaketak prestatzeko aukera ona izan dute. Askok bide onean doazela erakutsi dute.
Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) kirolariek asteburu oparoa izan dute berritu berri duten Ordiziako Altamira pistan. Prestaketa jardunaldia izan arren, motorrak berotzeko aukera ona izan dute kirolariek, izan ere, datozen asteotan hitzordu garrantzitsuak dituzte zenbaitek. Nabarmentzekoak izan dira Irune Mugurzaren 400 metro hesiak, Sara Villasanteren eta Joseba Larzabalen 1.500 metroak edo Gonzalo Tamayo eta Eki Vicenteren pisu zein altuera markak.
Ondorengoak dira, BATekoek eskuratutako markak:
- 1´02´´39 marka eskuratu du Irune Muguruzak 400 metro hesietan. 18 urte azpikoen Espainiako txapelketa prestatzen ari da, eta bide onean doala erakutsi du asteburuan. Marka honekin, denboraldiko bigarren marka pertsonala ezarri du.
- Gonzalo Tamayok asteburu honetako 23 urte azpikoen Espainiako txapelketa prestatzen jarraitzen du. Egoera onean dagoela erakutsi du 14.33 eta 14.32 metroko jaurtiketekin. Oraintxe bertan, Espainiako bosgarren postuan dago.
- Sara Villasantek ikaragarrizko lasterketa egin du 1.5000 metro hesietan, 1´02´´39-eko marka eskuratuta.
- Joseba Larzabal ere primeran aritu da 1.5000 metro hesietan, 3´58´´12-eko markarekin.
- Eki Vicentek 1.80 metroko altuera gainditu du.
- Lucia Arrizabalagak 16.20 segundoko marka eskuratu du 100 metro hesietan.
- Paula Añorgak pertikako saltoan 3,15 metroko altuera gainditu du.
- Malen de la Fuentek 2.65 metroko saltoa egin du pertikako modalitatean.
- Iñigo Lavadok 16.38 segundoan zeharkatu ditu hesiz betatako 110 metroak eta 100 metro leunetan aldiz, 12.21 segundoko marka eskuratu du.
- Ane Zabala 1.5000 metroetan 5 minututik jaisteko aukera izan du (4´57´´32)
- Hiart Ibargurenek 4´59´´58-ko markarekin zeharkatu ditu 1.500 metroak.
- Susana Ruizek aldiz, 3´20´´65-ean zeharkatu ditu 1.000 metroak.