'Sotera'-k ez du aukerarik eman
Santurtzik irabazi du Eusko Label Liga. Asteburu honetan ziren liga erabakitzeko azken bi jardunaldiak. Hondarribiak aukerak zituen, asko, larunbat goizean kontra zituen bi puntuen tartea mozteko, baina ezin. Atzo ehuneneko eskas batzuengatik, eta gaur nabariago. Gaurkoan Portugaleten hasieratik ikusi da berdeek ezin izango zutela ‘Pogacar efektua’ baliatu, Kale txarra Ama Guadalupekoa-rentzat.
Bigarren izan da Hondarribia aurtengo Eusko Label Ligan, beraz. Sei bandera irabazi dituzte, ez da gutxi. Sasoi biribila egin dute, tartean Kontxa irabazita. Hau da: urte luzez arraunaren gorenean dira berdeak, eta aurten, estropada guztiak borrokatu dituzte, oso kontuan hartzeko aurkariak izan dira Mikel Orbañanosek entrenatzen dituenak, estropada eremua edozein izanda ere.
Orain atseden hartzeko unea da. 2020an egindakoei errepasoa egitekoam, eta 2021era begira jartzekoa. Kontxa ari ziren ospatzen berdeak astebete dela. Gaur, dezepzio antzekoa dute gorputzean. Halakoa da kirola.
Hemen klikatuz, Eusko Label Ligako emaitza guztiak, gaurkoak tartean ikusteko aukera.