Ordutegi berria izango du CBA Udal Liburutegiak, astelehenetik
Neguko ohiko ordutegia berreskuratuko dute. Maileguetarako eta internet zein ikasketa aretoak erabiltzeko aldez aurretik hitzordua hartu beharko da.
Datorren astetik aurrera (astelehenetik zehazki) neguko ohiko ordutegia berreskuratuko du CBA Udal Liburutegiak. Azkenaldian bezalaxe, osasun neurri guztiak kontuan hartuko dituzte.
Ordutegia, honakoa izango da: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara. Igandetan aldiz, itxita egongo da.
Liburuen mailegurako zein ikasketa eta internet aretoak erabiltzeko, aldez aurretik hitzordua hartu beharko da, 943 505 421 telefono zenbakira deituz. Ikasle bakoitzak gehienez egunean behin erabili ahalko ditu ikasketa aretoak, eta internet zerbitzua aldiz, bederatzi txandetan banatuko dute (gehienez egunean behin).