Hilaren 18ra arte eman daiteke izena Hondarribiko Udal Euskaltegian
Maila guztietarako eskaintza dute Hondarribiko Udal Euskaltegian. Hobari eta beka sistema dute. Langaneek doan izango dute izen ematea.
Hondarribiko Udal Euskaltegiak abian du 2020-2021 ikasturtea . Eskolak emateko, ikasleak behar. Horri begira, jada abian dute izena emateko aukera, hilaren 18ra arte. Euskaltegian bertan esan behar dute hala nahi dutenek ikasturte honetan euskara ikasi edo hobetu nahi dutela. Honako ordutegia dute: goizez 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez 16:0etatik 19:30era.
Maila guztietako eskolak jaso daitezke Hondarribiko Udal Euskaltegian. Ordutegi bereziak daude, eta astean bitan, hirutan edo lautan jaso daitezke eskolak. Ikastaro intentsiboak ere badaude. Matrikularen ordainketarako hobari eta beka sistema dutela jakinarazi du Hondarribiko Udalak. Langabeek doan dute izen ematea.
Erabilerari garrantzia ematen diote euskaltegian. Horregatik mingaina askatzeko hainbat jarduera egiten dituzte, tartean direla mintzamena lantzeko taldeak, txangoak, sagardotegiak eta bestelakoak.
Informazio gehiago nahi duenak dei dezala 943 61 12 16 telefono zenbakira. Posta elektronikoz ere bidal daitezke zalantzak edo informazio eskeak. Hondarribiko Udalaren webgunean informazio gehiago dago.