Emakunderi «berezko nortasuna» kendu diotela salatu dute elkarte feministek
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailaren barruan kokatu berri dute Emakunde. «Ez gaude erabaki honekin ados», esan dute amorruz Txingudiko Elkarte Feministako zein eta Emeki Emakumeen Elkarteko kideek.
Txingudiko Elkarte Feministak eta Emeki Emakume Elkarteko kideak haserre azaldu dira Eusko Jaurlaritzaren azken erabakiarekin, ohar bateratua kaleratu berri dute. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailaren barruan kokatu berri dute Emakunde, orain arte Lehendakaritzaren egiturapean egon diren bitartean. «Ez gaude erabaki honekin ados», esan dute feministek.
Orain arte, gainera, Emakundek sail guztien artean zeharkako lana egin duela nabarmendu dute. Orain ordea, «sail baten barruan txokoratu, berezko nortasuna erabat kendu eta azken hamarkadetan egiten ari den zeharkako lana zaildu» dutela diote amorruz.