COVID-19a Bidasoan: hamalau kutsatu gehiago Irunen
Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostenaren arabera, kutsatu berri direnen artean hamalau irundar daude, eta hondarribiar bakarra.
COVID-19agatik positiboen jarioak ez du etenik Irunen. Atzoko datuen arabera, hamalau kutsatu gehiago daude hirian. Hondarribian kasu bat atzeman zen. Asteazkenean ez zen infektaturik izan Hondarribian, eta hamasei jaso ziren Irunen.
Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostenean atzoko eta aurreko egunetako datu zehatzak ageri dira. Jarraian dagoen estekan klik eginez kontsulta daiteke osotasunean.