Asteartera arte eska daitezke auzo elkarteei bideratutako diru laguntzak
Ia 53.000 euroko aurrekontua du udalak subentzioetarako. Asteartean (hilak 15) itxiko dute eskaerak egiteko epea.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, asteartea (hilak 15) izango dute hiriko auzo elkarteek subentzioak eskatzeko azken eguna. Orotara, 52.800 euroko aurrekontua du udalak, ondorengo hiru ataletan banatuta:
- Kultur eta aisi jardueretarako: 35.000 euro.
- Auzoko liburutegien mantentze lanetarako: 13.3000 euro.
- Auzo elkarteen internet zerbitzua mantentzeko: 4.5000 euro.
Eskaerak esteka honetan egin daitezke jada, eta informazio eta xehetasun gehiago, lotura honetan eskuragarri.