Formatu berritu batekin dator laugarren Uhinak kongresua
COVID-19agatik atzeratu arren, azaroan egingo dute kongresua. 'Larrialdi klimatikoaren aurrean jarduteko mugitzen gara' lelopean egingo dute aurtengoa.
Atzerapena jasan arren, azaroan helduko da Ficoba erakustazokara laugarren Uhinak, Klima Aldaketaren eta Itsasertzaren Mugaz Gaindiko Kongresua. Aurtengoa Larrialdi klimatikoaren aurrean jarduteko mugitzen gara lelopean egongo dute. Klima aldaketaren aurrean dauden beharrak ezagutu eta komunitate zientifikoak horiek konpontzeko ekarpen ugari egingo dituzte. Kongresua azaroaren 4tik 5era bitarte luzatuko dute.
Gainera, aurreko edizioetan ez bezala, aurtengoa formatu hibridoan landuko dute. Hau da, ekitaldiak Ficoban egingo dituzte (bertan zenbait hizlariren parte hartze presentziala izango da) baina biltzarkideek urrutitik parte hartuko dute, streaming bidez.
Kongresuaren webgunean, gaurtik aurrera zehazki, aurtengo edizioan izango den hitzaldi programa intzilikatuko dute, lau moltzotan banaiuta: larrialdi klimatikoa: gure itsasertza 2050ean, muturreko ekitaldiak eta egokitzapen neurriak, karbono urdina eta klima aldaketa arintzea eta gobernantza eta kudeaketa tresnak. Guztira, 40 hitzaldi inguru aurreikusi dituzte antolatzaileek.