COVID-19agatik infektatuen datua berriz ere gora Bidasoan, 25 kutsatu gehiago daude
Osasun Sailak gaur jakinarazi dituen datuen arabera, kutsatu horietatik hemeretzi irundarrak dira eta beste seiak hondarribiarrak.
Osasun Sailak jakinarazi duenez, atzo (asteartea) COVID-19agatik 25 pertsona gehiago gaixotu egin ziren Bidasoan. Horietatik hemeretzi Irungo biztanleak dira, eta sei hondarribiarrak. Astelehenean hemezortzikoa izan zen positiboen kopurua, igandean hamalaukoa, eta larunbatean 30ekoa.
Osasun Sailak gaur eman ditu atzoko eta aurreko datuen berri ematen duen txostena. Osotasunean ikusteko klik egin jarraian dagoen estekan.