Hondarribia nagusi gaurko estropadan
Ezer ez da erabakia momentuz, hurrengo igandeko estropada falta da jokatzeko, baina zalantzarik gabe aurrera daiteke berde kolorea hartzen hasi dela Kontxako bandera; meritu osoz, gainera, maisuki aritu delako Ama Guadalupekoaren tripulazioa.

Hondarribia Arraun Elkarteko ontzia liderren artean kokatuta zegoen eta ez du hutsik egin, lehia estua tarteko, estropadaren azken minutuetan erraz nagusitu da Hondarribia. Ezer ez da erabakia momentuz, hurrengo igandeko estropada falta da jokatzeko, baina zalantzarik gabe aurrera daiteke berde kolorea hartzen hasi dela Kontxako bandera; meritu osoz, gainera, maisuki aritu delako Ama Guadalupekoaren tripulazioa.
Lehia estua, estropada polita eta emozioz betea gizonen bigarren txanda, segundo bateko tartea izan dute denbora luzean Hondarribia, Zierbena, eta Oriok. Lehia hori apurtu du Hondarribiak, eta Zierbanarekin lehia estua izan badu ere, azken minutuetan ia zortzi segundoko aldea atera dio Ama Guadalupekoak; 19:47:30 denbora egin dute Ama Guadalupekoek.
Frantxis Gonzalez-Etxabarri Hondarribiaren ordezkariak tripulazioaren lan bikaina nabarmendu du, “azken bost minutuan abantaila hartu dute lehia estuaren ostean, bikain aritu dira. Kontxan ezin da ordea ezer esan azken estropada jokatu arte. Lan bikaina egitera etorriko gara gaur bezala, eta abantaila mantentzera”.
Alex Udabe arraunlariak gogorra izan dela gaurkoa nabarmendu du, “etxeko lanak ondo eginda goaz”. Datorren igandean, abantailak abantaila, berriro ere zerotik abiatu beharko dutela esan du, “gaur bezala gogor lan egiteko prest etorriko gara Kontxara”.
Sailkapen osoa hemen.