Ezer ez da erabakia momentuz, hurrengo igandeko estropada falta da jokatzeko, baina zalantzarik gabe aurrera daiteke berde kolorea hartzen hasi dela Kontxako bandera; meritu osoz, gainera, maisuki aritu delako Ama Guadalupekoaren tripulazioa.
Lanera joan dira, onena ematera, eta hala egin dute Oarsoaldeko eta Bidasoko hiru emakumeen traineruek. Ez dute lortu datorren igandeko hitzorduan ohorezko txandan aritzeko txartelik gaur, baina kontsolazio txandan arituko dira.