Txingudi Korrikarik ez aurten
Urriaren 5ean egitekoa zen lasterketa bertan behera uztea erabaki berri du BATek, osasun krisiagatik.
Osasun krisiak Txingudi Korrika lasterketa bertan behera uztera behartu du Bidasoa Atletiko Taldea (BAT). Beraz, urriaren 3an Hendaia, Irun eta Hondarribian egitekoa zen lasterketa klasikorik gabe geratu dira running munduaren zaleak.
Era berean, urriaren 11an egitekoa zen Osasunen Mila proba ere bertan behera uztea erabaki berri du klubak. «Egungo egoera kontuan hartuta, uste dugu ez dela une egokia ekitaldi hauek antolatzeko. COVID-19aren egoerak nola hedatzen den ikusita, ez dugu bi probak berreskuratzeko aukera baztertzen», diote BATeko iturriek.
Dagoeneko izena eman dutenek ordaindutako diru guztia jasoko dute.