Irundarren kezka eta zalantzak argituko dituzte Erletxean, astelehenetik aurrera
Zazpigarrenez jarraian, bueltan da informazio eta salaketa bulegoa. 12:00etatik 13:00etara erabilgarri izango da, Kale Nagusiko 5. zenbakiko lokalean.
Erletxea informazio eta salaketa bulegoak datorren astelehenean (hilak 7) zabalduko ditu berriro ateak, herritarren zalantza eta kezkak argitzera itzuliko dira. Zazpigarren urtez jarraian zabalduko dute zerbitzua, «edozein egoeratan, eta are gehiago une honetan, ezin baikara eskubiderik gabe geratu», esan dute. Bulegoa 12:00etatik 13:00etara erabilgarri izango da, Kale Nagusiko 5. zenbakiko lokalean.
«Argi dago egoerak okerrera egingo duela, langabezia, etxegabetze, eta egoera hori biztanleriaren ehuneko handiagora iritsiko dela», diote Erletxeako kideek, eta honako galdera bota diete erakundeei: «Pertsonen arazoei irtenbide bat emateko zein da erakundeen plana?», erantsi dute amorruz.