Gizon bat atxilotu dute, ustez emakume bati sexu erasoa egiteagatik
Biktima Bidasoko Ospitalean artatu behar izan zuten, Irungo Ertzain etxean bertaratu ostean.
Atzo (hilak 30) gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Irunen, ustez emakume bati sexu erasoa egiteagatik. Ustezko eraso matxxista Irungo etxebizitza batean izan zen. Emakumea Bidasoko Ospitalean artatu zuten, Irungo Ertzain etxean bertaratu ostean.
Gizona atzo bertan atxilotu zuten. Gaur aldiz, epailearen esku utzi dute.