Astebetean 30 zigor espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen
COVID-19ari aurre egiteko hartu beharreko neurriak ez betetzeagatik zigor espediente ugari zabaldu dituzte azken egunotan.
Irungo Udalak emandako azken datuen arabera, hilaren 24tik gaur bitarte 30 zigor espediente inguru zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, COVID-19ari aurre egiteko hartu beharreko neurriak ez betetzeagatik.
Espediente gehienak musukoa ez erabiltzeagatik ireki dituzte (20 inguru). Bestalde, hiriko bi tabernen aurkako bi espediente zabaldu dituzte aste honetan, eta beste lau distantzia ez mantentzeagatik.